ZU AMESTEAK


Begiak itxi nituen eta amestu zintudan,
lo geratzerik ez nuen espero,
—are gutxiago amets egin—,
Bakarrik begiak itxi,
eta amestu zintudan.

Ez zen gaua bederen,
—gogaitasunak lotarazten ninduen—,
zu iruditzeaz lur jota,
zure hutsaz asperturik
etorkizuna gogoratzen.

Uste izan nuen,
nik zu amesten zintudala,
zuk ere ni amesten ninduzula...
gure ametsek lekua zutela,
gure artean besterik izan arren.

Hainbatetan amestu dut
zure begirada, zure samurtasuna, zure besarkada,
zure hitza, zure maitasuna eta zure ilea,
noizbait faltan izango banitu,
ezingo nintzela iratzarri.

Begiak itxi nituen eta amestu zintudan,
Lo egiterik ez nuen espero,
—are gutxiago amets egin—,
Bakarrik begiak itxi,
eta amestu zintudan.